Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net zegama@aldabe.com Beste gune kulturalak
Aizkorri - Aratz
San Bartolomé ermita
TOURSeko San Martinen eliza
Erretaula nagusia
 
Zumalakarregiren Mausoleoa
Irutxetako ama
Aizkorriko gurutzea
Arakama-Azpikoa errota
 
Intxaustiko errota
San Adriango galtzada
San Adriango koba
Sancti Spiritus ermita

Aizkorri - Aratz
Parke naturala

Aizkorri - Aratz

Kokapena

Aizkorri-Aratz parke naturalak, 19.331ha-ko hedadura du eta 5 mendizerraz dago osatua: Altzania, Aizkorri, Urkila, Elgea eta Zaraia. Hain hedadura handia izanik, habitat mota ezberdin asko hartzen ditu bere baitan: larreak, txilardi-otadiak, harkaiztiak, heze guneak…eta hauetako asko, balio handiko habitatak dira.

Aizkorri-Aratz mendizerra hego isurialdea eta ipar isurialdea bereizten dituen mendizerretako bat dugu. Bertako klima hezea da oro har, duen altitudea ikusita, udaran ere ez da lehorterik izaten eta tenperatura epela da. Neguak berriz hotzak izaten dira. Hala ere, ipar isurialdean eta hego isurialdean klima aldaketa nahiko ongi atzematen da. Ipar isurialdea hezeagoa da eta hego isurialdea berriz lehorragoa.


Geologia

Aizkorri-Aratz mendizerran topatuko ditugun material gehienak Kretazeo garaikoak dira, duela 120 miloi urte ingurukoak alegia. Kretazeo garaian inguru hau sakonera txikiko itsaso epelak estaltzen zuen. Baldintza hauetan, koral arrezifeak sortu ziren eta bertako bizidunen iharduraren ondorioz, gaur hemen ikusten ditugun harkaitz guzti hauek sortu ziren.

Gerora, Tertziario garaian, orogenia piriniarraren eraginez, itsas hondoan zeuden koral arrezifeak altxatu egin ziren egungo EHko mendiak sortuz eta hauen artean Aizkorri-Aratz parke naturaleko mendiak.

Oro har, bi motako lurzoruak topatuko ditugu mendizerra honetan:

a) Kareharri urgoniarrak: Hemen ikusten ditugun harrizko mendiak dira eta hauek lurzoru basikoak eratzen dituzte.
b) Hareharri eta buztinak:Altzania, Elgea eta Urkilako mendixka borobilak eratzen dituzten harri mota da eta lurzoru azidoak eratzen dituzte.


Landaredia

Landarediari dagokionez, leku beherenetan, baserrien inguruan aurkitzen diren baratze, soro eta belardiak topatuko ditugu alde batetik.

Koniferoen landaketak ere ugariak dira, batez ere intsinis pinuaren landaketak eta alertzeenak ere bai tarteka.

Mendian gora goazela 800m-tik gora, pagadiak topatuko ditugu. Oso ugariak dira inguru hauetan eta bi motakoak dira nagusi: azidofiloak (bere oihanpeko landaredi bereziarekin) eta basikoak.

Bestalde, kareharrizko harkaitzean landare dibertsitate handia dago eta hauetako zenbait kronologikoki oso garrantzitsuak dira. Lehen, klima hotzagoa zen garaian, inguru honetan bizi ziren eta dirudienez orain baino hedapen zabalagoa izango zuten. Gaur egun berriz, babestutako leku fresko eta lainotsuetan gorderik gelditu dira landare hauetako asko. Pirinioetan 2000m-tik gorako altitudeetan topatzen ditugun zenbait espezie, hemen, 1300m inguruan topa ditzakegu adibidez.

Urola ibaia jaiotzen den lekuan, EHko haritz kandugabearen baso zabalenetako bat dago.

Aipatzekoa da ere, oso berezia dela Altzaniako zenbait hezegunetan topatzen dugun flora (landare haragijaleak adibidez). Bertan, hiru espezie mehatxatu agertzen dira (Veratrum album, Ranunculus aconitifolius, Narcissus varduliensis).

Araba aldean, hego isurialdean, klima mediterraniarraren eragina eta Urkila eta Elgeako lurzoru azidoa landaredian islaturik ikus dezakegu. Haritz kandudunaren eta kandugabearen basoak topatu ordez, ameztiak topatuko ditugu bertan. Bestalde, inguru azidoetan bereziki hazten den Narcissus bulbocodium lilipa babestuak hedapen oso zabala du mendi hauetan.

Ibilbideak Ibilbidea Beunde Aratz.

Ibilbidea Zegama San Adrian
 
   
   
 
©2007 Zur museoa