Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net zegama@aldabe.com Aurkezpena
Andueza baserria - Zur museoa   Deskribapena

Zegama, basoari oso lotuta egon den herria izan da betidanik. Basoak gure arbasoen bizitoki, lantegi, janari- eta baliabide-iturri izan baitira.

Beraz, Zegamako herriak basoari eta zuhaitzei bere esker ona adieraziz omenalditxo bat egin nahi izan die interpretazio-zentro hau irekiz.

Interpretazio-zentro honen helburua, Euskal Herriko nahiz atzerriko zuhaitz eta zuhaixken egurraren ezaugarri eta erabilerak ezagutaraztea da. Zatoz, beraz, eta barneratu egurraren mundura.

Interpretazio-zentroan 173 zuhaitz-espezie ezberdinen enborrak daude ikusgai. Enbor hauek guztiak Imanol Artola Zegamako basozainak bildu ditu zazpi urtetan zehar. Hala ere esan beharra dago, museo hau naturarekiko errespetu osoz egina dela. Bertan dauden zuhaitzak, ez dira espresuki museo honetara ekartzeko moztuak izan.
 
Beste arrazoi batzuengatik bota behar izan diren zuhaitzak dira hemen daudenak.

Zuhaitz bildumaz gain, enborren egitura eta Gipuzkoako Baso-Zerbitzuen historia azaltzen duten panelak, baso-langile eta sute-zaintzaileen tresnak eta basogintzari buruzko DVD bat ere ikus daitezke interpretazio-zentroan.
 
Kokapena

Zegamako herrigunean, San Bartolome auzoko Andueza baserrian kokatzen da interpretazio-zentro hau. Atzealdean Aizkorri mendizerra eta bere oinetan Zegamako herri-gunea dituelarik, herriko leku politenetariko batean dago kokatua.
Nola iritsi
 
Andueza baserria - Zur museoa   Ordutegia

Egurraren interpretazio-zentroa egunero egoten da irekita
ondorengo ordutegian:

Astelehenetik ostiralera
10.30-13.30 eta 15.30.18.30

Larunbat, igande eta jaiegunetan
11.00-14.00 eta 16.00-19.00

Sarrera
2 euro pertsona helduentzat eta 1 euro haurrentzat.
10 pax. etik gorako taldeek deskontua izango dute.
Taldean etorri nahi izanez gero, aurrez deitu behar da erreserba egiteko.


 
Museoan zer aurki dezakegu?

Egurraren interpretazio-zentroak, gure inguruan nahiz gure mugetatik haratago aurki ditzakegun zuhaitz-espezie ugariren enborrak biltzen ditu, 173 guztira. Hauen artean izaera, erabilera, jatorri eta itxura ezberdineko zuhaitzak topatuko ditugu. Enbor bilduma zabal honi atxikita, zuhaitz, baso eta egurraren munduan murgilduko gaituzten azalpen ugari dago. Hauei esker bitxikeria interesgarri ugari ikasteko parada dugu bertan.

Jatorriari dagokionez, bertakoak diren zuhaitzak nahiz kanpotik ekarritako zuhaitz exotikoak aurki ditzakegu.

Bertakoen artean pagoa, haritza, astigarra, urkia, gorostia eta beste hainbat espezie ditugu. Kanpokoen artean berriz magnolia, sekuoiak, banbuak, palmerak, gaztainondoak, etab. Ba al zenekien gaztainondoa erromatarrek ekarritako zuhaitza dela?

Erabilerari dagokionean, baserriko tresnak egiteko, apaingarri gisa erabiltzeko, altzariak egiteko, izpiritu gaiztoak uxatzeko eta beste hainbat zereginetarako erabiltzen diren zuhaitzak daude. Ba al zenekien Stradivarius bibolin famatuak egiteko gabonetako pinuaren (izei gorria) egurra erabiltzen dela? Eta edozein lorategitan ikus dezakegun Ginkgoa budisten zuhaitz sakratua dela?

Itxurari dagokionez, mota askotako zuhaitzak daude: 155metroko altuera lor dezaketen sekuoiak, 2-3 metro baino gehiago hazten ez diren zuhaixkak, lore ikusgarriak dituzten magnoliak, lorerik garatzen ez duten pinuak, egurra bezain gorputz gogorra duen onddoa… Ba al zenekien itxuraz hala badirudi ere palmondoak ez direla benetako zuhaitzak?

Hori guztia eta askoz gehiago ikas dezakezu egurraren interpretazio-zentroan...
 
Egurraren museoko inguruak
 
Egurraren museoko inguruak

Egurraren interpretazio-zentroaren osagarri, zuhaitza bere osotasunean ezagutarazi asmoz, museoaren ondoko parkean “arboretum” bat osatu da Basoa Fundazioaren laguntzaz. Bertan, museoan ikusitako hainbat zuhaitz espezie ezagutzeko parada dugu bere enbor, adar, hosto, lore eta guzti. Zuhaitz bakoitzaren azpian txarteltxo bat aurkituko duzu zuhaitz bakoitzaren izen zientifikoa eta izen arruntarekin.

Zuhaitzak ezagutzeaz gainera, atseden hartu eta bertako isiltasun eta ikuspegiaz gozatzeko aukera paregabea eskaintzen du parke honek.
 
   
   
 
©2007 Zur museoa