 |
| Bestelako ekintzak |
| |
| EGUR TAILA ERAKUSKETA IRAUNKORRA |
Egurraren interpretazio zentro honen parean dagoen Mendalde baserriko Marcelino Arostegi Ormazabalek egurrean egindako lanak dauzkagu erakusgai. Bere familiak egindako dohaintza edo emari honi esker, Andueza baserrira gerturatzen den edonork goza dezake lan paregabe honetaz.
Zegamako Marcelino Arostegi, 1915eko Urtarrilaren 2an jaio zen eta 2005eko Ekainaren 9an hil zen 90 urte zituela. Lan hauek Marcelinok 70 bat urte zituela egin zituen.
Gaztainondoaren egurra erabili zuen taila hauek egiteko. Bertan, pentagramak ikus ditzakegu bere nota zein abestien letrekin. Abesti liburuxka bakoitzak ederki tailatutako marrazki bat darama lehenengo orrian. Abesti hauen artean: Arantzazuko Ama agertu zenekoa, Gernikako Arbola, Bartolo Deuna, Errota zahar, Aita Madina, San Sebastian, Lo onaren Ama, Nafarroa, Ave Maria,… Batik bat, berak maite zituen edota ezaguna zituen abestiak irudikatu zituen.
Bere alaba Maite Arostegik kontatu digunez, abesti guzti hauen artean maiteen zuena bere emazte zenari eskainitako “Izarra ederra” izenekoa zuen. Abesti hau, bikote honen bi alabek bi ahotsetan abesten zuten familia osoaren laguntzarekin.
Liburuxka hauez gain, beste zenbait lan ere ikus daitezke. Hauen artean Aizkorriko Gurutze Santuaren kopia bat, argizari-oholak, kaliza jartzeko bandeja, elizako ardo bedeinkatuaren ontzia,...
Emaria: Maite Arostegik, alabak egina udaletxearen bidez
Telefonoa: 943 45 43 01 / edo 680 122 979 |
|
|
|
|
| |
| JABIER ARRIETAREN ETA MARCELINO AROSTEGIREN EGUR TAILA ERAKUSKETA |
Azaroaren 11an ospatuko den San Martin feria honetan, ganadu erakusketa zein lehiaketak ikus ahal izango ditugu; bertako eskulangintza eta nekazaritza produktuen erakusketa eta salmentak, eta nola ez Urbiako eta Aizkorriko artzainen ardi latxa gazta lehiaketa ere bai.
EGUR ARTISAUTZA lanak nola burutzen diren ikusi nahi dituenarentzat berriz, ANDUETZA BASERRIAN kokatuta dagoen EGUR MUSEO eta TURISMO BULEGOAN, JABIER ARRIETA izango dugu bere egur lanak erakutsiz. JABIER ARRIETA Zegamarrak, haritza eta gaztainaren egurra gaitzat harturik, kutxak, ispiluak, armarriak,.. eta abar egiten ditu. Gubiaz eta zinzelaz baliatzen da nagusiki.
Erakusketa honetaz gain, Mendalde baserrikoa den Marcelino Arostegiren egurrean egindako lanak biltzen dituen erakusketa iraunkor bat ere aurki dezakegu. Gaztainondoaren egurra erabili zuen taila hauek egiteko. Bertan, pentagramak ikus ditzakegu bere nota zein abestien letrekin. Abesti liburuxka bakoitzak ederki tailatutako marrazki bat darama lehenengo orrian. Abesti hauen artean: Arantzazuko Ama agertu zenekoa, Gernikako Arbola, Bartolo Deuna, Errota zahar, Aita Madina, San Sebastian, Lo onaren Ama, Nafarroa, Ave Maria,… Batik bat, berak maite zituen edota ezaguna zituen abestiak irudikatu zituen.
Liburuxka hauez gain, beste zenbait lan ere ikus daitezke. Hauen artean Aizkorriko Gurutze Santuaren kopia bat, argizari-oholak, kaliza jartzeko bandeja, elizako ardo bedeinkatuaren ontzia,...
(sarrera dohain izango da) |
|
|
|
|
| |
|
|
|