 |
 |
Egur hila baso bizia
Egur ustelak ere badu erabilpenik
Egurrak, osasuntsu dagoenean, erabilera anitz dituela badakigu: etxeak eraikitzeko, paper pasta egiteko, sukaldeak berotu eta janaria prestatzeko, altzariak egiteko, egur-ikatza lortzeko…Gizakiarentzat aspalditik berebiziko garrantzia izan duen lehengaia izan da dudarik gabe.
Baina zer diogu egur ustelduaz?
Basoan goazela sarritan bidea oztopatzen diguten zuhaitz enbor ustelduekin topo egin dugu. Hauen aurrean, gure ezagupen eskasak direla-eta baita honokoa pentsatu ere: Zer egiten du honek hemen bidea oztopatzen eta basoa zikintzen?
Gizakiarentzat baliorik ez badu ere, egur ustelak berebiziko garrantzia du basoko biztanleentzat.
Lurrean erorita nahiz zutik dirauten hildako zuhaitzak bizitza iturri dira basoan, izan ere, zuhaitzen enbor ustelak bizidun askoren bizileku, ezkutaleku eta bazkaleku dira.
|
Zuhaitz enbor hiletan onddo, liken eta goroldio asko bizi da eta baita janari nahiz babes bila joandako intsektu eta anfibio asko ere. Badira enbor hauek despentsa moduan edota habia-leku gisa erabiltzen dituenik ere. Muxarrak, negua pasatzeko behar dituen haziak sarritan enbor hil hauen zulotxoetan gordetzen ditu eta okil beltzak, bertan egiten du habia.
Horretaz gain, basoa naturalki ongarriztatzeko ere balio dute enbor hilek. Egurra usteldu eta deskonposatzean humusa sortzen da zeina basoko ongarri naturala den. Beraz, zuhaitz hilek bere ondorengoen bizia bermatzen dutela ere esan dezakegu. |