Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net zegama@aldabe.com Bitxikeriak

Ilargia eta zuhaitzen mozketa

Jakina da ilargiak naturan gertatzen diren hainbat fenomenorengan eragina duela, mareatan adibidez. Mareatan ezezik, bizidunengan ere eragina baduela uste duen jende asko dago, zuhaitzen mozketan esaterako. Horren lekuko dugu egun oraindik ilargi-aldiari ematen zaion garrantzia zuhaitz bat landatu, kimatu edota botatzerako orduan: pagoa ilberrian bota behar da, haritza ilbeheran…

Arau hauek, gure arbasoen esperientzietan oinarrituak daude eta ez oinarri zientifikoetan. Gai honen inguruan ikerketa zientifiko ugari egin den arren, zientzialariak ez dira ados jartzen. Batzuen ustetan zuhaitza mozten den ilargi-aldiak eragin zuzena du lortuko dugun egurraren kalitatearekin, beste batzuen ustetan berriz ez du batak bestearekin zerikusirik.

Hori horrela izanik, ilargiaren eraginean sinisten duten haientzat, urteetan belaunaldiz belaunaldi pasa eta jaso dugun informazioa biltzen da zerrenda honetan.

Ilberrian bota behar diren zuhaitzak

Artea
Haltza (maiatzeko ilberrian)
Urritza
Ezkia
Udareondoa
Lizarra
Erramua
Pagoa (abuztuko ilberrian)
Gerezia
Makala
Sagarrondoa
Mizpiraondoa
Urkia
Sahatsa
Muxikondoa
Lizarra
Elorri zuria
Sasiarkazia (azaro edo abenduko ilberrian)
Intsusa

Ilbeheran bota behar diren zuhaitzak

Haritza (abuztuan materialetarako erabili behar bada)
Gaztainondoa
Intxaurrondoa
Astigarra
Haritz Amerikarra (Norte Haritza)
Platanondoa
Pinua
Gorostia
Mahatsondoa
Pikondoa
Ametza
Zumarra
Zurbeltza
Ezpela
Elorri beltza
Hagina
Txilarra
Otea

 
   
   
 
©2007 Zur museoa