Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net zegama@aldabe.com Beste gune kulturalak
Aizkorri - Aratz
San Bartolomé ermita
TOURSeko San Martinen eliza
Erretaula nagusia
 
Zumalakarregiren Mausoleoa
Irutxetako ama
Aizkorriko gurutzea
Arakama-Azpikoa errota
 
Intxaustiko errota
San Adriango galtzada
San Adriango koba
Sancti Spiritus ermita

San Adriango galtzada

San Adriango galtzada

Galtzadaren historia

Hemen ikusten dugun bide hau, XII. mendetik XVII. mendera arte Gaztelako meseta eta Europa batzen zituen errege eta merkataritza bidea izan zen, bide garrantzitsua. Bidea Gaztelako mesetatik Gasteiz hiribildura zuzentzen zen eta S. Adriango galtzada honetatik zehar Gipuzkoan sartzen zen Segura, Ordizia eta Tolosatik barrena kostaldeko hiribilduetara edota Frantziara iristeko.

Mende hauetan zehar, bide honetatik, erregeak, printzeak, armadak, Santiagora zihoazen erromesak, merkatariak zein bidelapur eta iheslariak pasa ziren. Bide honetatik pasa ziren gehienak, oinez, zaldiz edo mandoz pasa ziren, izan ere bestelako ibilgailuentzat ez baitzen oso egokia.

Galtzada honetatik pertsonai famatu ugari pasa ziren. Hauen artean El Cartujano poeta (Sevillan jaioa, bere olerkietan koba aipatzen du), Felipe eta Juana (Gaztelako erregeak), Veneziako enbaxadorea, Garcilaso de la Vega poeta, Albako dukea, Aulnoy kondesa, Alemaniako enperadorea,…

     
Galtzadaren arkitektura

Ibilaldian zehar bi galtzada mota ezberdin ikusiko ditugu. Galtzada honen jatorriaren inguruan bi teoria daude:

a) Jatorri erromatarrekoa dela esaten duena
b) Jatorria erdi-aroan kokatzen duena.

Bi teoria hauetan indar handiena hartu duena Erdi-Aroan kokatzen duena da. Alde batetik galtzadaren egitura dela-eta, eta bestetik beste arrazoi historioko-arkeologiko batzuengatik.

Hemen ikusten dugun galtzada hau, bi galtzadetan berriena da eta XVI eta XVIII. mende bitartean eraikitakoa dela uste da. Galtzada honen egitura nahiko sinplea da. Bi ertzak harlanduz eratutako harri errenkadaz eginak daude eta bi ertzen artean harri zatiak daude botata. Tarteka, bidean metaturiko ura kanporatzeko harrizko kanalak ditu eta harri zabalenetako batzuetan oraindik gurdien gurpilen arrastoak edo markak atzeman daitezke.

 
   
   
 
©2007 Zur museoa