dokumentuetan idatzita baitator. Hala ere, zenbaiten ustez Sancti Spiritus in sassia ordenak ospitalaren kargua bere esku hartu aurretik posible zen tenplarioak bertan egotea.
Hala ere, badirudi Gipuzkoan tenplariorik ez zela egon (dokumentuetan ez da Gipuzkoan orden honetakoak egon zirenaren inongo aipamenik egiten) eta kondaira hori erromesek ekarri zutela. Kontuan izanik, in sassia ordeneko elizgizonak eta tenplarioek zeregin (elizgizonak eta militarrak ziren biak) eta janzkera oso antzekoa zutela badirudi erromesek bi ordenak nahastu zituztela.
Hasera batean, ospitalean egon ziren Moja komendadoren esku egongo zen bertaratutakoen zaintza baina badirudi, hauek alde egin zutela eta Sancti Spiritus ordeneko zaldun erlijiosoen ardurapean gelditu zela. Beraz, XVI. mendean, Frantzian jatorria zuen eta Erromaren menpe zegoen "ordena hospitalaria y militar" baten esku zegoen San Adriango ospitale hau, Sancti Spiritus in sassia ordenaren esku alegia.
Garai hartan ospitaleak, borda eta Asurmendi baserria zituen beregain. Baserritik lortzen zituzten jakiekin eta indulgentzietatik jasotzen zituzten ondasunekin egingo zuen aurrera ospitaleak.
Hala ere 1516rako ospitalea eta etxaldea erre egin ziren eta berriro berreraikitzeko diru asko behar zenez, urte haietan ospitaleko priorea zen Astigarretak Gipuzkoako probintziari eman zion ospitalearen jabetza.
Gipuzkoako batzar nagusiek Astigarretaren proposamena onartu eta Ordiziako Joan Perez Irigoyen-en esku geratu zen ospitalea. 1547an ospitalea berriro berreraiki zen eta Carlos V.a erregeak Segurako herriari eman zion bere patronatoa. Ordutik aurrera, berriro ospitale gisa jarduten jarraitu zuen Sancti Spiritus-eko ospitaleak.
Azkeneko berria XVIII. mendekoa da non Joan Martin Valera izeneko soldadu baten heriotzaren berri ematen den Sancti Spiritus-go ospitalean. |